BILBOKO GARAGARDOA

BANAKETA


Guk diseinatutako ekoizpen plantak aukera ezinhobea eskaintzen digu prozesuan eragina duten faktoreak identifikatzeko edota osagaien proportzioak aldatzeko. Horrela, errezeta ezberdinak erabiliko ditugu garagardoaren azkeneko ezaugarriak aldatzeko, hala nola, zaporea, usaina, kolorea etab. Garagardoaren ezaugarriak aldatzearekin batera, jendearen iritzia oso garrantzitsua da guretzat. Hortaz, izarra zerbitzatzen den bakoitzean balorazio orri bat emango zaio bezeroari bere iritzia eta iradokizunak eskatzen. Horrela “Izarra errezeta”, edo garagardoaren ezaugarri egokienak lortzen dituen errezeta lortuko dugu. Errezeta hau izango da, etorkizun hurbil batean, edukiera handiagoko plantaren diseinua egiteko kontutan hartuko duguna.

Kontziente gara garagardoaren merkatuan sartzeko zailtasunak anitzak direla. Horregatik, zuei, tabernariei, inplikazio berezi bat eskatzen dizuegu Euskal Herrian eta kooperatibismoaren baloreetan ekoiztutako Izarra garagardoa ezagutzera emateko eta bere merkaturatzea bultzatzeko. Horregatik, Bilboko zein inguruetako herri esparru (Gaztetxe, taberna, kontsumo talde, txoko,…) ezberdinetara hurbiltzen gatzaizue proiektuaren parte egiteko asmoz. Gure eskaria, garbia bezain zuzena da: Proiektuarekiko begirunea azaltzekotan, garagardoa zabaltzeko gunea eskaintzea. Informazio gehiago nahi izanez gero edota edozein iradokizun egiteko idatzi hurrengo helbide elektronikora: izarra.brb@gmail.com